Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea honako talde eta batzordetan antolatzen da:

Talde eragilea

Zuzendaritza taldea edo talde eragilea Guraso Elkarteko lehendakariak, idazkariak, diruzainak, batzorde iraunkorreko 2 kideek, gelaburuen 2 koordinatzaileek eta barne-batzordeetako koordinatzaileek osatzen dute.


Gelaburuak

Gelaburua ikasle gela bakoitzeko guraso ordezkaria da. Orokorrean, Guraso Elkartearen eta gurasoen arteko komunikazio bitartekari lanak egiteaz eta gurasoen partaidetza sustatzeaz arduratzen da.

Guraso elkarteko barne-batzordeak

    • Ekonomia batzordea.

    • Jantoki batzordea.

    • Komunikazio batzordea.

    • Eskolaz-kanpoko jardueren batzordea.

    • Jai batzordea.

    • Euskara batzordea.

    • Guraso eskola batzordea.

    • STEAM batzordea.

    • Proiektu batzordeak.

Guraso/Irakasle batzorde mistoak

  • Bizikidetza behatokia: elkarbizitza positiboa sustatu eta ikasleak balio etiko eta sozial sendoetan hezteko jarduerak adostu eta garatzea helburu duen batzordea da. Besteak beste, Elkarbizitza plana eta Hezkidetza plana sortu eta jarraipena egiteaz arduratzen da.

  • Euskara batzorde mistoa: Euskararen sustapena da lan-ildo nagusia eta Euskararen inguruko ekintza koordinatu eta eraikitzaileak antolatzea du helburu.

  • Ekonomia batzorde mistoa: ikastetxearen urteroko kudeaketa-programa eta urteroko balantzea lantzea eta ikuskatzea da batzorde honen helburu orokorra. Honez gain inbertsioak egiteko aukerak eta estrategia ekonomiko-finantzieroak jorratzen ditu. Ikastetxeko kuoten zenbatekoak proposatzen dizkio OOGko Ekonomia Batzordeari.

  • Transpatioa: kanpo espazioen (patioa) eta bertan daudenen arteko harremanen transformazioa burutzeko ekimena da.

Ordezkarien Organo Goreneko (OOG) batzordeak

  • OOG: Eskolako zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria, 10 irakasle, 15 guraso, zerbitzuetako langileen ordezkaria eta udal-ordezkaria.

  • Batzorde iraunkorra: eskolako zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria, 2 guraso eta irakasle 1.

  • Jantoki batzordea: eskolako zuzendaria, 2 guraso, eskolako jangela arduraduna, 2 irakasle, 2 begirale.

  • Kudeaketa ekonomikorako batzordea: zuzendaria, 2 guraso, irakasle 1 eta udal-ordezkaria.

Bestalde, Elizaldeko Guraso Elkartea BAIKARAko (Gipuzkoako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa) bazkide da, eta ondorioz, baita EHIGEkoa (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa) ere.

Baikara Federazioa Gipuzkoako eskola publiko ez unibertsitarioen Ikasle Gurasoen Elkarteen (IGE) Federazioa da. Baikara Gipuzkoako eskola publikoko ikasleriaren guraso gehiengoaren ordezkari eta bozeramaile da, Gipuzkoan Hezkuntza Publikoari eragin diezaioketen alderdi ezberdinak eztabaidatzen eta erabaki daitezkeen negoziazio zein foro bezalakoetan lan egiten du. Bere egitekoa Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak biltzea, babestea zein sustatzea eta haien benetako beharrei erantzutea da, gurasoen ordezkaritza bideratzen duten elkarteen bidez, gure seme-alabek prestakuntza pertsonal eta profesional sendoa izateko hezkuntzarik eta bitartekorik onenak izan ditzaten.

Baikara Federazioak talde politiko, erlijioso nahiz bestelako taldeekiko erabateko independentziaz zehazten eta gauzatzen du bere jarduna. Familiek hezkuntza prozesu guztian zehar erabateko partaidetza eta erabakitze ahalmena izan dezaten sustatzen du, gure seme-alaben heziketa irakasleekin batera partekatu beharreko ardura modura harturik, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeari loturiko alderdiei dagokienez. Era berean, elkarteen eta ikastetxeen premiak asetzeko proiektuak bideratzen ditu, Euskal Eskola Publikoa kalitatezkoa, plurala, demokratikoa, euskalduna eta laikoa izateko xede bakarrarekin. Hori lortzeko, gizartea sentiberatzeko kanpainak egiten ditugu, euskarari, bizikidetzari nahiz kulturartekotasunari buruz, besteak beste.

Baikara Federazioa EHIGE konfederazioko kidea da (Euskalherriko Ikasleen Gurasoen Elkartea). EHIGE euskal irakaskuntza publikoko guraso talde handienaren ordezkaria da.


Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da EHIGE. Baikara, BIGE, Denon Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikiak eta Ikas-bi federazioek osatzen dute.

Euskal hezkuntza sistemaren oinarrizko ardatz egituratzaile izango den eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, ekitatiboa, demokratikoa, laikoa, berritzailea eta solidarioa defendatzen du EHIGEk.

Hauek dira Euskal Eskola Publikoarentzat defendatzen ditugun oinarrizko printzipioak:

  • Hezkuntzaren doakotasuna, unibertsaltasuna eta eskubidea.

  • Jabetza eta finantzaketa publikoa.

  • Aukera-berdintasuna.

  • Hezkuntzaren kalitatea eta ekitatea.

  • Euskara eta euskal kultura sustatzea eta garatzea.

  • Irakaskuntza demokratizatzea.

  • Herri-eskola, herriari lotuta dagoena, ingurunera irekitzea.

  • Aniztasuna errespetatzea, gizarte pluraltasun ideologikoa.

  • Hezkuntza-sistema solidarioa.

  • Barne hartzen duena, curriculum komuna.

  • Lan munduan sartzea eta gizarteratzea sustatuko dituena, herritartasunaren eta inklusioaren sustatzailea.

  • Eraberritze eta berrikuntza pedagogikoa.

  • Etengabeko formakuntza eta bizitza osokoa.