4 esparru nagusitan bereizten da Guraso Elkartean egiten duguna:

  1. Eskolako erabakietan esku-hartzea

ORDEZKARITZA ORGANO GORENA (OOG)

Eskolako kontseilua ikastetxe bateko ordezkaritza organo nagusia da. Ikastetxeko zuzendaria da batzorde honetako burua eta berau hezkuntza komunitateko ordezkariekin osatzen da:

  • Eskolako zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria, 15 guraso, 10 irakasle, zerbitzuetako langileen ordezkaria eta udal-ordezkaria.

Eskolako Organo Gorenak  urteko plana eta memoria onartzen ditu, arautegia, ekintza osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak. Hobekuntzak sustatzen ditu eta gai orokorrak ere lantzen ditu. Organo Gorenaren bilerak  hausnarketarako eta hezkuntza komunitateko estamentu guztien arteko kolaboraziorako dira. Urtean, gutxienez, hiru aldiz biltzen da eta behar den guztietan.

Eskolako Organo Gorena azpibatzordetan antolatzen da:

  • Batzorde iraunkorra: eskolako zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria, 2 guraso eta irakasle 1.

  • Jangela batzordea: eskolako zuzendaria, 2 guraso, eskolako jangela arduraduna, 2 irakasle, 2 begirale.

  • Kudeaketa ekonomikorako batzordea: zuzendaria, 2 guraso, irakasle 1 eta udal-ordezkaria.

Familien ordezkaritzak gehiengoa dauka OOGan. Honek familiei erabakitzeko ahalmen handia ematen dio.

Bi urtetik behin OOGko kideak berritu egiten dira.

2. Eskolako barne ekintzetan parte hartzea

  • San Nikolas jaia.

  • Santo Tomaseko azoka.

  • Eskolako Ihote festa.

  • Elizalde Eguna.

3. Eskolako zenbait zerbitzuen kudeaketa

  • Goiz Txokoa.

  • HHko Euskal Dantza Proiektua.

  • Eskolaz-kanpoko jarduerak:

    • Psikomotrizitatea.

    • Bertsolaritza.

    • Antzerkia.

    • Sormen tailerra.

    • Animazioa eta laburmetraiak.

    • Kantu tailerra.

    • Euskal Dantza.

    • Dantza (Garaikidea, jazz, funky,...).

    • Eskola kirola.

    • Eskola pilota.

    • Muittu.

    • Judo.

    • Gimnasia erritmikoa.

    • Gimnasia akrobatikoa.

4. Eskolatik herrira begirako ekintzen antolaketa

  • Gabon kantak herrian zehar.

  • Karroxarekin herrian zehar ihote dantzak dantzatuz.

  • Santa Ageda kantak abestuz herrian zehar.

  • Euskal Eskola Publikoaren aldeko ekintzak/festak.

  • Eskolako Euskal Dantza taldearen emanaldiak.

  • Euskaraldia.