4 dira Guraso Elkartearen diru-iturri nagusiak:
- Guraso-kuotak
Guraso Elkarteak familia bakoitzeko 30 euroko kuota bolondresaren eskaria egiten du ikasturtero. Guraso Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat denez edozein momentutan edonork egin dezake nahi duen ekarpena.
Kuota honek Guraso Elkarteko funtzionamendu gastuei eta eskolako proiektu estrategikoei aurre egiteko ahalmena eskeintzen du.
2. Ikasle-kuotak
Eskolaz-kanpoko jardueretan parte hartzeagatik edota goiz-txokoa bezalako zerbitzua erabiltzeagatik ikasleek ordaintzen duten kuota da eta zuzenean jarduera mota horien gastuak (begiraleak, koordinatzaileak eta abar) estaltzera bideratzen da.
3. Diru-laguntzak
Ikasturtean zehar antolaturiko ekintzen arabera Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru laguntzen eskaria bideratzen du Guraso Elkarteak. Diru-laguntza hauek eskolaz-kanpoko jardueren eta herrira begirako ekitaldien antolakuntzarengatik jasotzen dira nagusiki eta ondorioz ekintza horiek finantziatzeko erabiltzen dira.
4. Xanistebanetako taberna
Herriko jaietan Xanixtebanetako Taberna antolatzen du Guraso Elkarteak. Tabernaren kudeaketa eta baita tabernako lana ere gurasoen ardura da. Eskolako gurasoek bolondres lana egiten dute.
Diru-iturri honek Guraso Elkarteak sustatzen dituen ekintza eta ekimenak bultzatzeko balio du.